Pasa den ostiralean, 16:30tako eskolako irteeran EUSKARALDIAren argazkiaren ostean, azaroak 25eko emakumeen aurkako indarkeriaren egunarekin bat, “desioen zuhaitza” animoz, indarrez eta berdintasun mezuz bete genuen.
Egilea: adminbarriketan
ARTESKOLA: ANIZTASUNEAN BERDINAK + GURASO ESKOLA
Kaixo familiak!
Aurten ere,”IGEren Berdintasun eta Hezkidetza Taldetik , ARTESKOLA: ANIZTASUNEAN BERDINAK + GURASO ESKOLA proiektuan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Aniztasun sexualaren sustatzea, eskolan bereziki, eta erantzunkidetasuna etxean, nahitaezko gaiak dira, haurrak gizon eta emakumeen arteko ulermenean eta adierazpen guztietan murgilarazteko.
Arteskola “Aniztasunean berdinak”proiektuak, adin eta kultura desberdinetako neska-mutilen arteko topaketa gunea izan nahi du. Bertan, neska edo mutila izateko era desberdinak adierazi eta arakatu ahal izango dira hainbat baliabide artistikoren bitartez ( marrazketa antzerkia…)
Helburuak:
• Sexu-rol zein estereotipoetatik urrundu eta elkarbizitza helburu, sexuen arteko berdintasunean oinarritutako girora gerturatu.
• Eskola-jarduerara edo etxeko girora hedatu daitezkeen lankidetza gaitasunak garatu.
• Hainbat adierazpen eta komunikazio-bide landuz, haurren autonomia bultzatu.
• Errespetuan oinarrituriko jarrerak bultzatu, haurren arteko egoera gatazkatsuak ekidin aldera.
Arteskola tailerrarekin batera, Guraso Eskola burutuko da aldi berean. Koordinaketa honen xedea da, arteskolan ematen diren ikaskuntzak etxean jarraipen bat izatea, eta parte hartuko duten familien artean proiektu esanguratsua bihurtzea.
Saioek, berriketa-eztabaida formatua izango dute , haurren hezkuntza prozesu eta garapenean laguntzeko eta orientatzeko asmoz.
Aukeratutako gaiak hobeto sakondu ahal izateko, bi saiotan garatuko dira, horiek, parte hartzen duten familien iradokizunak kontutan hartuta erabakiko direlarik. Proposaturiko gaiak izen- emate orrian ikusi eta aukeratu ahal izango dituzue .
Proiektu hau, Lehen Hezkuntzako ikaslegoari zuzenduta dago, baita maila guztietako gurasoei ere, eta ikasturte honetako lehen hiruhilabete bitartean burutuko da, 7 saiotan hain zuzen ( hamabost aldiro saio bat),asteazkenetan 16.45etatik 18.15etara.
EGUNAK | HAURRENTZAKO SAIOAK | ORDUA | TOKIA |
IRAILAK 26 | 1- SAIOA“Ongi etorria” | 16:45 – 18:15 | LUDOTEKA |
URRIAK 10 | 2-SAIOA “Bikoteen gynkana” | ||
URRIAK 24 | 3- SAIOA “Zu zeu” | ||
AZAROAK 7 | 4- SAIOA“Zentzumenez goxatu” | ||
AZAROAK 21 | 5- SAIOA“Maitasunaren erritmoa” | ||
ABENDUAK 5 | 6- SAIOA“Txoko txikiak” | ||
ABENDUAK 19 | 7- SAIOA“Familien jaialdia” |
• Arteskolan 16 parte hartzaile egon daitezke askoz jota. Guraso eskolarako, ez dago mugarik. Lehentasuna emango zaie ekintzetan era bateratuan parte hartzen duten familiei.
• Tailerrak era egokian garatu ahal izateko modu jarraian parte hartzeko konpromesua hartzea eskatzen da.
• Izena ematea irailaren 24an bukatzen da.
Informazio-orria hoja informativa + inscripcion arteskola 2018 ANIZTASUNEAN BERDINAK
BAI ARTESKOLA ZEIN GURASO ESKOLA DOHAINIK DIRA.
Azaroak 25: emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna

Egoera latz honekin bukatzeko eguneroko konpromisoa da beharrezkoa, baina ostirala 25ean, indarkeria sexistarekiko arbuioa azaltzekoo aukera dugu. Ozen adieraziko dugu: Libre eta bizirik nahi dugulako, Ondo tratatu!!!
Ostiral honetarako eskolako patioan, arratsaldeko 17:00tan antolatutako ekimenetan elkar ikusiko dugu !