BERDINTASUNEAN ETA ANIZTASUNEAN ERAIKITZEN, EBALUATZEN.

Lehenengo hiruhilekoa igarota, Berdintasun taldeak egindako bidetxoa ebaluatu dugu eta ESKERRAK EMAN nahi dizkizuegu! Ekimenek izan duten harreragatik eta berdintasun-aniztasunaren bidean eskolako familiek dugun erronkan parte hartzeagatik.

Berdinduk emandako saioan izandako arrakasta aipatu nahi dugu batetik; bai parte hartzeari dagokionez, baita balorazioari dagokionez ere. Zuetako askok, hezkuntza-hausnarketa guneak sortuz jarraitzea eskatu diguzue. Jardunaldian landu ziren hainbat gaitan sakontzeko gogoa helarazi diguzue; sexu-genero sistema, sexu-aniztasuna, nola mintzatu geure haurrei sexuaz…

Lerro horretan aritu nahi dugu, danok ditugun zalantza, ezagutza nahiz hausnarketa oro partekatzeko helburuz. Geure baitako jarrera sexistak eta geure haurrengan izan ditzaketen ondorioen gainean hausnartzen jarraitu nahi dugu.

Berdinduren eskutik jaso genuen saioan ikusi ahal izan genituen zenbait bideo:

El Sexo Sentido

Like a girl

Test de la vida real

Qué quiere decir virgen?

Bertan ikus ez ziren arren, interesgarriak iruditu zaizkigun beste hainbat:

Girl and Boy

HollySiz- The light

 Azaroak 25 egun garrantzitsua izan zen, eskolatik bertatik zein berdintasun taldetik antolaturiko ekimenek harrera ona izan baitzuten. Bai ikasleen eskutik, bai gurasoen eskutik ere, sexu-indarkeriaren kontrako sensibilizazioa eta arbuioa argi adierazi genuen.

Ezin dugu egun bateko ekimenean utzi, eta morez margotutako puntuak gure eguneroko jardunean iraunkorra izan beharko du.

Bortizkeria egiturazkoa dela adierazi behar dugu. Esparru guztietako emakumeengana iristen den gaitza hain zuzen, klase, adin, erligio edo etnien gainetik. Guztion lana da harreta jartzea, identifikatu eta salatu ahal izateko.

Ardura zuzena dugu gure haurren hezkuntzan. Mezu argia helarazi behar diegu bortizkeriaren aurka, ikusten duten hori egingo dutela kontuan hartuz.

Los Niños hacen lo que ven.