
MARTXOAREN 8KO AGENDA

Kaixo familiak!
Aurten ere,”IGEren Berdintasun eta Hezkidetza Taldetik , ARTESKOLA: ANIZTASUNEAN BERDINAK + GURASO ESKOLA proiektuan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Aniztasun sexualaren sustatzea, eskolan bereziki, eta erantzunkidetasuna etxean, nahitaezko gaiak dira, haurrak gizon eta emakumeen arteko ulermenean eta adierazpen guztietan murgilarazteko.
Arteskola “Aniztasunean berdinak”proiektuak, adin eta kultura desberdinetako neska-mutilen arteko topaketa gunea izan nahi du. Bertan, neska edo mutila izateko era desberdinak adierazi eta arakatu ahal izango dira hainbat baliabide artistikoren bitartez ( marrazketa antzerkia…)
Helburuak:
• Sexu-rol zein estereotipoetatik urrundu eta elkarbizitza helburu, sexuen arteko berdintasunean oinarritutako girora gerturatu.
• Eskola-jarduerara edo etxeko girora hedatu daitezkeen lankidetza gaitasunak garatu.
• Hainbat adierazpen eta komunikazio-bide landuz, haurren autonomia bultzatu.
• Errespetuan oinarrituriko jarrerak bultzatu, haurren arteko egoera gatazkatsuak ekidin aldera.
Arteskola tailerrarekin batera, Guraso Eskola burutuko da aldi berean. Koordinaketa honen xedea da, arteskolan ematen diren ikaskuntzak etxean jarraipen bat izatea, eta parte hartuko duten familien artean proiektu esanguratsua bihurtzea.
Saioek, berriketa-eztabaida formatua izango dute , haurren hezkuntza prozesu eta garapenean laguntzeko eta orientatzeko asmoz.
Aukeratutako gaiak hobeto sakondu ahal izateko, bi saiotan garatuko dira, horiek, parte hartzen duten familien iradokizunak kontutan hartuta erabakiko direlarik. Proposaturiko gaiak izen- emate orrian ikusi eta aukeratu ahal izango dituzue .
Proiektu hau, Lehen Hezkuntzako ikaslegoari zuzenduta dago, baita maila guztietako gurasoei ere, eta ikasturte honetako lehen hiruhilabete bitartean burutuko da, 7 saiotan hain zuzen ( hamabost aldiro saio bat),asteazkenetan 16.45etatik 18.15etara.
EGUNAK | HAURRENTZAKO SAIOAK | ORDUA | TOKIA |
IRAILAK 26 | 1- SAIOA“Ongi etorria” | 16:45 – 18:15 | LUDOTEKA |
URRIAK 10 | 2-SAIOA “Bikoteen gynkana” | ||
URRIAK 24 | 3- SAIOA “Zu zeu” | ||
AZAROAK 7 | 4- SAIOA“Zentzumenez goxatu” | ||
AZAROAK 21 | 5- SAIOA“Maitasunaren erritmoa” | ||
ABENDUAK 5 | 6- SAIOA“Txoko txikiak” | ||
ABENDUAK 19 | 7- SAIOA“Familien jaialdia” |
• Arteskolan 16 parte hartzaile egon daitezke askoz jota. Guraso eskolarako, ez dago mugarik. Lehentasuna emango zaie ekintzetan era bateratuan parte hartzen duten familiei.
• Tailerrak era egokian garatu ahal izateko modu jarraian parte hartzeko konpromesua hartzea eskatzen da.
• Izena ematea irailaren 24an bukatzen da.
Informazio-orria hoja informativa + inscripcion arteskola 2018 ANIZTASUNEAN BERDINAK
BAI ARTESKOLA ZEIN GURASO ESKOLA DOHAINIK DIRA.
Kaixo familiak!
Proposamen berri batekin gatozkizue IGEko Berdintasun eta Hezkidetza Taldetik. Kurtsoko lehenengo hiruhilabetean garatuko den tailerra hain zuzen, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako 7 saioz osatuta:
EGUNAS | HAURRENTZAKO SAIOAK | ORDUA | TOKIA |
IRAILAK 27 | 1.SAIOA “Elkar ezagutza” | 16:30 – 18:00* | LUDOTEKA |
URRIAK 4 | 2.SAIOA “Danok bat” | ||
URRIAK 18 | 3.SAIOA “Gorputzak” | ||
URRIAK 30 | 4.SAIOA “Neskak eta mutilak” | ||
AZAROAK 15 | 5.SAIOA “Aniztasuna behatzen” | ||
AZAROAK 29 | 6.SAIOA “Hainbat ume, hainbat altxor” | ||
ABENDUAK 13 | 7.SAIOA “Berezitasunak ospatzen” |
*Haurrek nahi izanez gero, saioaren hasieran hartuko dute askaria.
Haurrei zuzenduriko saioekin batera, aldi berean, Guraso Eskola egongo da, parte hartu nahi duten gurasoentzat. Hitzaldi ereduan garatuko dira, heziketaren hainbat alorretan laguntzeko helburuarekin. Gaiak gurasoen behar eta nahien arabera zehaztuko dira. (LEHENTASUNA EMANGO ZAIE GURASOA (K) + HAURRA(K) DATOZENEI.)
Informazio-orria ANIZTASUNEAN BERDINAK
BAI ARTESKOLA ZEIN GURASO ESKOLA DOHAINIK DIRA.
Anima zaitez, parte hartu! klikatu hemen: Inkripzio Orria osoa
Aurten, Berdintasuna eta Hezkidetza taldetik, Martxoaren 8a berdintasuna eta aniztasuna aldarrikatuz ospatu nahi dugu.
Hau dela eta, eskolako patioan HdH taldearekin rock kontzertu eta photocall bat proposatzen dizkizuegu 17:00tatik aurrera. Anima zaitezte dantzatzera eta argazkiak ateratzera!
"Ezin badugu dantzatu ez da gure iraultza" (Emma Goldman)
Berdintasuna bizi eta gozatu!
Lehenengo hiruhilekoa igarota, Berdintasun taldeak egindako bidetxoa ebaluatu dugu eta ESKERRAK EMAN nahi dizkizuegu! Ekimenek izan duten harreragatik eta berdintasun-aniztasunaren bidean eskolako familiek dugun erronkan parte hartzeagatik.
Berdinduk emandako saioan izandako arrakasta aipatu nahi dugu batetik; bai parte hartzeari dagokionez, baita balorazioari dagokionez ere. Zuetako askok, hezkuntza-hausnarketa guneak sortuz jarraitzea eskatu diguzue. Jardunaldian landu ziren hainbat gaitan sakontzeko gogoa helarazi diguzue; sexu-genero sistema, sexu-aniztasuna, nola mintzatu geure haurrei sexuaz…
Lerro horretan aritu nahi dugu, danok ditugun zalantza, ezagutza nahiz hausnarketa oro partekatzeko helburuz. Geure baitako jarrera sexistak eta geure haurrengan izan ditzaketen ondorioen gainean hausnartzen jarraitu nahi dugu.
Berdinduren eskutik jaso genuen saioan ikusi ahal izan genituen zenbait bideo:
Bertan ikus ez ziren arren, interesgarriak iruditu zaizkigun beste hainbat:
Azaroak 25 egun garrantzitsua izan zen, eskolatik bertatik zein berdintasun taldetik antolaturiko ekimenek harrera ona izan baitzuten. Bai ikasleen eskutik, bai gurasoen eskutik ere, sexu-indarkeriaren kontrako sensibilizazioa eta arbuioa argi adierazi genuen.
Ezin dugu egun bateko ekimenean utzi, eta morez margotutako puntuak gure eguneroko jardunean iraunkorra izan beharko du.
Bortizkeria egiturazkoa dela adierazi behar dugu. Esparru guztietako emakumeengana iristen den gaitza hain zuzen, klase, adin, erligio edo etnien gainetik. Guztion lana da harreta jartzea, identifikatu eta salatu ahal izateko.
Ardura zuzena dugu gure haurren hezkuntzan. Mezu argia helarazi behar diegu bortizkeriaren aurka, ikusten duten hori egingo dutela kontuan hartuz.
IGeko Berdintasun taldeak gurasoei zuzendutako aniztasun sexualari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu.
Jardunaldien eguna ezin ordua, atxikitutako orrian dago:
sexu-anistasuna-gurasoen-gutuna-zuzenduta2-1
Izena emateko edota edozein zalantza argitzeko:
garciariveroberdintasuntaldea@gmail.com