2016-2017 DENBORALDIKO ATXURIKO SASKIBALOIAREN KRONIKA

2016-2017  saskibaloiari dagokionez, oso ikasturte potentea izan da Atxuriko taldeentzat; giro aparta, lagun berriak, emaitza onak.., eta garrantzitsuena:  neskek eta mutilek oso ondo pasatu dute kirola egiten!!!!. Familiak ere gustura ibili gara jarduerarekin eta begiraleekin.

ATXURI TXIKI: 4. mailako neskek eta mutilek maila oso ona erakutsi digute.Aurten jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte eta, hori gutxi balitz! diferentzia handiz partidu guztietan. Talde honetako jokalari batek Bizkaiko Selekzioko Topaketetan parte hartu du.

ATXURI GORRI: Nahiz eta kurtso hasieran 5. mailako neska hauek makal ibili, Maria Barrena entrenatzaileak taldea hartu zuenetik aldaketa nabaritu egin da; neskak oso ondo borrokatu dute partida guztietan amore eman barik. Itzela!!!!!

ATXURI URDIN: 5.mailako mutilak oso ondo aritu dira aurtengo lehiaketan; Bizkaiko beste talde ospetsu batzuen kontra (Gernika, Tabirako eta Santurtzi) oso emaitza onak lortu dituzte. Lehiaketako sailkapena ezin hobea!!!

TXIKIAK: Eskolako 2. mailakoek  Mujika Eskolakoekin batera jarduera apartan hartu dute parte. Ostiralero kantxetan elkartu dira saskibaloiko etorkizuna lantzen. Oso arrakastatsua eta dibertigarria!!!!

ATXURI SASKI TALDEA:Aurten ere Bilboko talderik onena eta Bizkaiko hirugarrena gure eskolakoa izan da. Oso denboraldi dibertigarria eta    nerbioz beteta. Talde honetako jokalari batzuk Bizkaiko pre-selekzioan egon dira eta batek Espainako Txapelketan hartu du parte Euskal Selekzioarekin.

FUTBOL TXAPELKETA BUKATU DA: Azken emaitzak eta sailkapena

 

Zorionak ATXURIko 4. mailako taldeari, Benjamin Ligako 5. taldeko txapeldunak izan dira eta.

Azken Jardunaldian: Pureza 0-12  Atxuri B4

Zorionak ere, 3.mailako taldeari, Benjamin Ligako 9. taldeko laugarrenak izan dira eta.

Azken Jardunaldian Pureza 2-0 Atxuri B3

Eta zorionak ere, Atxuriko 5.-6. mailako taldeari, Alebin 4. taldeko zazpigarrenak geratu dira, bigarren buelta oso ona egin dute

ESKU-PILOTAko MANIQUEEN CHALLENGE BIZKAIA FRONTOIAN

Apirilak 9an Alebiñen eskola-pilotako jolasak ospatu ziren Bizkaia Frontoian. Atxuriko lehenengo txandakoek 2. geratu ziren (1º Lauro izan zen, eta 3. Abusu). Atxuriko bigarren txandakoek ere 2. postua eskuratu zuten (1º postua Cervantes-ek lortu zuen, eta 3. Laurokoek)

Bestaldetik, maniqueen challenge  bat grabatu genuen… Ikusi, ikusi… zein txuloa geratu zen!

https://youtu.be/c6Wor7GkbmY

14. ETA 15. FUTBOL JARDUNALDIEN EMAITZAK ETA KRONIKA

ATXURIKO BENJAMIÑAK (3. Maila)

 

JARDUNALDI 14: ARTXANDAPE  1 – 8 ATXURI

JARDUNALDI 15: ATXURI 4 – 6 KARMELO

ATXURIKO 3. mailako benjaminak, aurreko asteburuan Artxandapen kontra irabazi zuten (1-8) eta asteburu honetan galdu dute Karmeloren kontra (4-6). Txapelketa oso ona egiten ari dira, eta taularen goiko postuetan mantetzen ari dira.

ATXURIKO BENJAMIÑAK (4. Maila)

JARDUNALDI 14: KONTXA 2 – 4 ATXURI

JARDUNALDI 15: ATXURI 10 – 0 BERRIOTXOA

ATXURIKO 4. mailako benjaminak, jo ta ke irabazi arte dabiltzate… 5. multzoko lehenengoak dira, eta Kontxa Indautxuren kontra 2-4 irabazi ondoren, asteburu honetan jolastutako “derbian”, 3.ak doazen Berriotxoaren kontra 10-0 irabazi dute. Aurrera ekipo!!

ATXURIKO ALEBIÑAK (5.-6. Maila)

JARDUNALDI 14: ATXURI 6 – 6 LEZAMA

JARDUNALDI 15: URRETA 0-10 ATXURI

ATXURIKO alebiñak, azken emaitzak eta joko ona direla ta, taulako azken poztuak alde batera utzi, eta taularen erdian dagozen taldeei aurre egiten ari dira. Lezamaren kontra berdindu zuten (6-6) eta asteburu honetan, Galdakaoko Urretaren kontra 0-10 irabazi dute.