2018-10-21 “Babio” 583 m. Mendi irteerak Bizkaiko Mendizale Federazioaren eskutik

Mendi irteerak

Mendiari lotutako jarduerak sustatzea eta parte-hartzaileak haietara gerturatzea dute xede. Horretarako, bi maila horietan mendi Ibilien modalitatea ezartzea proposatzen da, orain arte egiten zituzten mendi igoerekin batera.

Mendi-irteerak gure lurraldeko zenbait menditara egingo diren egun bateko txangoak dira.

Kurtso honetan, 6 txango programatu dituzte, horietako 3 igoerak dira eta beste 3, berriz, mendi-irteerak dira.

Irteerak beti igandetan izango dira, irtetzeko ordua 8:30-9:00ak arteko tartea eta bueltatzeko ordua 13:30-14:00ak arteko tartean.

Gure eskolako ikasleek umeen kategorian parte hartuko dute (2006-2010 arteko jaiotakoak).

Gutxi gorabehera 4 orduko eta 300 metro eta 400 metro arteko

igoera duten ibilbideko txangoak izango dira.

Txangoak Bilboko eta Enkarterriko beste ikasleekin izango dira.

Jarduera hauetan, Bizkaiko Mendi Federazioko gida batekin lagunduta joaten bada ere, eskolako arduradunak joan behar dira (5 umeko arduradun bat). Arduradun hauek izena eman duten umeen gurasoen artean aukeratuko dira.

Kuota: 2’50 € parte-hartzaile (arduradunak barne) eta irteera bakoitzeko.

Irteera batera joan nahi duten ikasleek, irteeraren aurreko asteazkenera arte aukera izango dute inskripzioa egiteko (17:00 arte): ikaslearen izen, abizena, tfno. zenbakia eta e-mail bat kontakturako IGEko postontzian sartuz, ”mendi irteera” jarriz.

Ordutegiak, autobus geltokia, mendiari buruzko informazioa, krokisa, ibilbide-orriak,… irteeraren aurreko ostegunetik aurrera e-mailera bidaliko dira.

Materiala:

Parte- hartzaile bakoitzak honako materiala hau eraman behar du:

  • motxila bana, bakoitzak irteera daraman materiala garraiatzeko.
  • mendiko edo trekking motako botak (ez da gomendatzen kiroleko zapatilak eramatea, ez dutelako orkatila ondo eusten).
  • txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
  • eguzkitako krema eta ezpain babesa.
  • bero mantentzeko arropak eta zira.
  • polainak (euria/elurra bada).
  • kantinplora edo litro bateko plastikozko botila bat nahikoa da.

Autobusarako nahitaezko materiala:

  • aldatzeko arropa eta oinetakoak,bigarren poltsa batean.

ARTXANDARA TXANGOA, URRIAK 21

Atxuri eta Mujikako eskoletako familiek elkar erlazionatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten pentsatutako txangoa da. Bitartean, txikienek Bilbon dugun ibilbiderik deigarrienetako batez disfrutatuko dute.

10etan geratuko gara, Atxuriko trenbideko geltokian
– Guggenheimeraino tranbiaz joango gara
– Artxandako landetako batean jango dugu
– Familia bakoitzak bere janaria eramango du
– Funikularrez jeitsiko gara
– Jostailuren bat eraman nahi izatekotan, jolas kolektiboa sustatzen duten horietakoa izatea ongi legoke.

Interesa baduzu, email bat bidali mendibatzordea@gmail.com helbidera,
pertsona kopurua eta ikaslearen izena esanez.

EXCURSIÓN A ARTXANDA-2_AB

ATXURI ETA MUJIKA ESKOLETAKO MENDI TALDEA

VI ATXURIKO KOPARAKO INSKRIPZIOA

Aurten ere, eskolako pilotariek, maiatzean zehar, VI Atxuriko kopan parte hartu ahalko dute, Txapelketa binakako esku pilotako modalitatean izango da eta bi maila desberdinetan jokatuko dute:

2.maila, 3.maila eta 4.mailako pilotariek, eskolako patioan, ostiraletan 17:00etan, maiatzaren 11n eta 18an.

5.mailako eta 6.mailako pilotariek, Karmelo ikastolako pilotalekuan, ostegunetan 17:45ean, maiatzaren 10ean eta 17an.

Inskripzioa egiteko, bete ezazu orri hau letra argi eta larriz eta sartu IGEren buzoian, apirilaren 27a baino lehen. Familiarekin, posta elektronikoz jarriko gara harremanetan. Inskribatutako kopuruaren arabera, bikoteen zozketa egingo dugu eta txapelketaren sistema (ligaska, kanporaketak zuzenak,…) zehaztuko ditugu.

Animatu eta parte hartu.

Izen emateko datu hauek sartu behar dira IGEko buzoian

Nombre / Izena ___________________________________________

Apellidos / Deiturak _______________________________________

Año nacimiento / Jaiotze data _______________________________

Responsable familiar / Arduradun nagusia _____________________

Teléfonos / Telefonoak _____________________________________

E-mail __________________________________________________

FUBTBOLEKO 2. JARDUNALDI ETA SASKIKO 3. JARDUNALDIAREN EMAITZAK

FUTBOLEKO 2. JARDUNALDIAREN EMAITZAK

BEGOÑAZPI 5 – 1 ATXURI B (3.maila)

ATXURI B (4. maila)   8-6 IRUARTETA

ATXURI A (5. maila) 6-1 LAGUN ONAK-Gandasegi

ATXURI A (6. maila) 6-3  BERRIOTXOA

 

FUBOLEKO 3. JARDUNALDIAREN PARTIDUEN ORDUTEGIAK 2017.XI, 18

ATXURI B (3.maila)-LAURO F (Atxuriko eskolan, 10.30)

LAURO D –ATXURI B (4.maila) (Lauro, 10:45 am)

ARTAROMO GETXO-ATXURI (5. maila) (Gobela, 10:15 am)

KONTXA INDAUTXU- ATXURI A (6. maila) (Gallego Gorrian 10.30am)

SASKI BALOIKO 3. JARDUNALDIAREN EMAITZAK

Nagusien talde mixtoa 5 X 5:  ATXURI  42 – 56 SAN INAZIO

6. mailako Neskak 5×5: EL CARMEN (Portugalete) 46 – 35 ATXURI

Txikien talde mistoa: ATXURI 0 – 8 SAN INAZIO

2017-2018 SASKIBALOI ETA FUTBOLEKO TXAPELKETAK MARTXAN

Aurton ere, Barriketan blogearen bitartez, futbol, saski, eskupilota, xake eta beste kirolen gora-beherak jarraitzeko aukera izango duzue.

Aurreko asteburuan lortutako emaitzak batu ditugu, eta post honen bukaeran,  datorren asteburuko etxeko partiduen ordutegiak aurki ditzakezue, gure taldeak animatzera etor zaitezten !

FUTBOLEKO 1º JARDUNALDIAREN EMAITZAK

ATXURI B (3.maila) 8 – 8 ABUSU Ikastola

JESUS MARÍA A  11-1 ATXURI B (4. maila)

TXOMIN ARESTI  A (Leioa) 1 – 11 ATXURI A (6. Maila)

SASKI BALOIKO 2. JARDUNALDIAREN EMAITZAK

Nagusien talde mixtoa 5 X 5:  ARTXANDAPE  41 – 82 ATXURI

6. mailako Neskak 5x 5: ATXURI 44 -26 BERRIOTXOA

Txikien talde mistoa: SAN NIKOLAS 8 – 0 ATXURI

 

 

ESKU-PILOTAKO ATXURIKO KOPAREN FINALAK

Illan Alberdi eta Leo Diéz txapeldunak geratu dira mutil nagusien Atxuriko Koparen finalean. Finala oso parekatua izan da. Kemen Ugarte eta Jon del Campok nahiz eta lehenengo jokoan irabazi (10-6), gero bigarren jokoan (10-3) galdu zuten. Azpimarratu behar da finalista guztien joko ona, eta igertzen da Eneko entrenatzaileak aurton lan bikaina egin duela, urte honetako nagusien Atxuriko koparen maila oso altua izan baita.

Dare Valbuena-Uxue Zabalza eta Soraya Martín-Ainhoa Calvo Atxuriko neska nagusien Koparen finalera heldu dira: Dare Valbuena, ezkerreko besoa apurtuta, eta Uxue Zabalaza, hiru besoekin jolastuz, lehenengo multzoko irabazleak gertatu ziren. Jone Olaetxea gaixorik zegoela, Ainhoa Calvok ordezkatu zuen eta Sorayarekin batera, bigarren multzoko partidak irabazi zituzten. Finalisten jokoaz gain, aipatu behar beste partaideen (Sofía, Mirari, Ane eta June)  gogoberotasuna eta pilotakada ederrak. Final ederra ere izango dugu neskeen txapelketan.

Bestaldetik, txikien Atxuriko koparen aurrefinalak aurreko ostiralean jolastu ziren. Yasin Aghsay eta Markel Villamor A multzoaren finalistak, eta Aaron Martínez eta Maialen Andetxaga B multzoaren finalistak izango dira. Finalak, ostiralean, ekainak 9an jolastuko dira eta jarraian ospakizun berezia egongo da.

 

ESKUPILOTA: ATXURIKO KOPA ETA ESKOLARTEKO TOPAKETA BIZKAIA FRONTOIAN

Aurton ere, bostgarren ATXURIKO KOPA, antolatu dugu.
Txikien partiduak oso dibertigarriak izaten ari dira, eta bigarren fasea hastear dago Karmelo Zaharra pilotalekuan. Harrobi honekin frontoia lortuko dogu Atxurin.
4., 5., eta 6. mailako ikasleentzako inskripizioa maiatzaren 16ak arte da, beraz, astelehena 15a azken eguna izango da, maiatzaren 16an greba baitago. Partidak astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan jokatu dira maiatzaren 23tik ekainaren 2ra.

Bestaldetik, igande honetan, maiatzak 14an, bizkaia frontoian eskolarteko topaketen finala benjamin mailan jolastu da, eta Atxurikoek irabazi dugu! Zorionak talde!