ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK BIZKAIA-k gure eskolek migrante eta errefuxiatuekin konpromisoa har dezaten egindako proposamenari erantzuna emanez eskolan gaia landuz, 5. mailako ikasleek bideo hau egin zuten. “BESOAK ZABALIK” bideo honetan eskubide guztiak denontzako errebindikatzen dute gure eskolako gazteek. Ikusi bideoa merezi du eta!!
Etiketa: azala
ZIENTZIA AZOKA 2017. Apunta zaitez martxoaren 7a baino lehen
ARAUAK
- 2 edo 3 ikaslez osatutako taldeek eman behar dute izena (lagunak, neba-arrebak, gelakideak…) liburutegian martxoaren 7a baino lehen.
- Asmakizun eta esperimentu guztiak eskuz egindakoak eta funtzionalak izan behar dira.
- Lanak Zientzia Azokara zuzenean ekarriko dira.
- Asmakizunak azokan aurkeztuko dira eta beraien funtzionamendua azaldu beharko da.
- Partaide guztiek aukera izango dute martxoaren 23an ESPERIMENTU TAILER batean parte hartzeko. Tailerra EHUko irakaslea den Aitor Bergarak dinamizatuko du. Eskolako Aretoan izango da: -17:00etan 3. mailara arteko ikasleentzat- 17:30etan 4. mailatik gorakoentzat
ASMAKIZUN ETA ESPERIMENTU GUZTIAK AURKEZTEKO ZIENTZIA AZOKA OSPATUKO DUGU ESKOLAN BI EGUNETAN:
- MARTXOAREN 21ean (3. mailara artekoak)
- MARTXOAREN 22an (4. mailatik gorakoak)