ZIENTZIA AZOKA 2017. Apunta zaitez martxoaren 7a baino lehen

ARAUAK

  • 2 edo 3 ikaslez osatutako taldeek eman behar dute izena (lagunak, neba-arrebak, gelakideak…) liburutegian martxoaren 7a baino lehen.
  • Asmakizun eta esperimentu guztiak eskuz egindakoak eta funtzionalak izan behar dira.
  • Lanak Zientzia Azokara zuzenean ekarriko dira.
  • Asmakizunak azokan aurkeztuko dira eta beraien funtzionamendua azaldu beharko da.
  • Partaide guztiek aukera izango dute martxoaren 23an ESPERIMENTU TAILER batean parte hartzeko. Tailerra EHUko irakaslea den Aitor Bergarak dinamizatuko du. Eskolako Aretoan izango da:          -17:00etan 3. mailara arteko ikasleentzat- 17:30etan 4. mailatik gorakoentzat

    ASMAKIZUN ETA ESPERIMENTU GUZTIAK AURKEZTEKO ZIENTZIA AZOKA OSPATUKO DUGU ESKOLAN BI EGUNETAN:

    • MARTXOAREN 21ean (3. mailara artekoak)
    • MARTXOAREN 22an (4. mailatik gorakoak)

     

K-ABIAN zer da?


Eskolan zenbait kidek K-ABIAN izeneko lan-talde bat osatzen dugu. Lan-talde honek kulturarekin loturiko ekintza batzuk antolatzen ditu, eskolako komunitate osoak batera egin ditzan.

Helburu nagusia:
Eskolako sektore guztiok batera kulturarekin loturiko ekintzak burutu, ekintza osagarri hauek eskola orduetara eta auzoko aniztasunerantz zabalduz.

Ikasturte hasiera guztietan deialdia egiten zaie eskolako sektore guztietako kideei talde honetan lan egin dezaten, ekintzen diseinuan edota hauek
bideratzeko beharrizanetan.