2017-2018 ikasturterako proposamena:
Datak: 2017ko azaroaren 20, 21, 22 eta 24a Ordua: 15:00
Iraupena: Ipuin bakoitzarekin 15 minutu inguru. Talde bakoitzean bi ipuin kontatzen direnez 30/40 minutu.
AZAROAK 20
astelehena |
AZAROAK 21
asteartea |
AZAROAK 22
asteazkena |
|
AZAROAK 24
ostirala |
5 URTEKOAK |
1. MAILAKOAK |
2. MAILAKOAK |
|
4 URTEKOAK |
KATALANERAZ |
AMAZIGHERAZ |
ARABIERAZ |
|
FRANTSESEZ |
GEORGIERAZ |
GALEGOZ |
BERMIOERAZ |
|
NABARNIZERA |
|
|
LINGALAZ |
|
|
Munduko Ipuinak ekintzaren helburuak: 1-Hainbat jatorritako familiei euren kultur aberastasuna eskaintzeko aukera ematea: 2-Eskolako familien arteko hurbilketa eta hauek eskolan parte-hartzea bultzatzea. 3-Umeek eskolako familien jatorrizko kulturaz eta hizkuntzaz jabetzea. 4-Hizkuntza ezezagun batean kontatutako ipuin bat begirunez entzutea. 5-Umeek hainbat kulturatako ipuinez gozatzea. 6-Umeek munduko zenbait kultura eta herri ezagutzea. 7-Ipuina ulertzea hizkuntza ulertzera soilik ez mugatzea, eta beste baliabide batzuek ere aintzatestea: keinuak, doinuak, irudiak… 8-Umeek bere buruan istorio bat osatzea beste hizkuntza batean entzundako ipuinetik, ikusitako irudietatik eta irudikatutakotik abiatuta.
Ekintzaren deskribapena: Eskola orduetan talde bakoitzean guraso bat sartzen da bere seme edo alabarekin eta familiaren hizkuntza erabiliz ipuin bat irakurri edota kontatu egiten du. Talde bakoitzean bi ipuin kontatzen dira, bi hizkuntzatan, bata bestearen atzean. Ipuin kontalari bakoitzak bere ipuina aukeratzen du, lehenago adostutakoaren arabera, eta berak nahi dituen baliabideak erabiltzen ditu: marrazkiak, ipuin-liburuak, hormairudiak, panpintxoak… Ipuina entzun eta gero galderak eta solasaldia sortzen dira ipuin kontalariarekin. Ekintza urtero egiten denez, ikasturte batetik bestera taldeari hizkuntza desberdinak eskaintzen zaizkio.

Zer eskatzen zaien irakasleei: Ekintza egin baino lehen, ipuina eta erabiliko den hizkuntza eta hiztunei buruzko zenbait lantzea: Non hitz egiten den hizkuntza, hitz eta esamolde ohikoak eta aipagarrienak, herriaren ohiturak, bizimodua, historia… Eta jarduera egin ondoren ere ekintzari buruzkoak lantzen jarraitzea: Ipuinaren istorioa berreskuratzea, bere inguruan zenbait egitea, aipagarriak…
Zer eskatzen zaien familiei: Familiaren hizkuntza eskolara ekartzea, ipuin bat aukeratuz, seme-alabekin prestatuz eta eskolan konpartituz. Ipuin kontalariei laguntzea: Ipuina bilatzen, ipuinari laguntzeko materiala prestatzen… eta gelan egindakoa familian komentatzea. Seme-alabei kultura horiei buruzko zenbait informazio bilatzea eta konpartitzea.