
Lehen txandan 50 ume inguru eta bigarrenean 20 inguru. Umeen aldetik partehartze ona eta Maite bikain bere paperean!!!

Lehen txandan 50 ume inguru eta bigarrenean 20 inguru. Umeen aldetik partehartze ona eta Maite bikain bere paperean!!!
Zientzialaria izatea gustatuko litzaizuke? Zientzia Azokan parte hartu zenuen? Adi ibili! 4-12 urte bitarteko gaztea bazara eta Zientzia interesatzen bazaizu, anima zaitez “Ura, airea eta sua” Zientzia Ikuskizunera!

KABIAN taldean aurtengo “Auzoan irakurriz gozatu” ekintza antolatzen gabiltza eta jendea behar dugu ipuin kontalari eta laguntzaile gisa aritzeko ekainaren 6an eta 7an. Animatu eta jarri harremanetan gurekin kabianatxuri@gmail.com -era mezua bidaliz

Auzoko zonalde desberdinetarako erabilera berriak eta hobekuntzak jasotzen dituzten gure seme-alabok egindako gif-ak ikusteko aukera duzue Atxuriko museoan. Gogoratu datorren igandea (maiatzak 13) izango dela azken eguna
Erakusketak merezi du!


Atxuriko eskolako gazteek Elhuyarreko zientzia azoka inaguratu dute. Jende pilo hurbildu zen gure esperimentuak ikustera. Hau da gure eskolan daukagun kantera!. Benetan oso egun polita eta abertsa larunbatekoa! Datorren urtean berriro han eukiko gaituzue!
https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu

Ekintza hau Atxurigorri auzo elkarteak proposatzen du, auzoko tren geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzen dabilen Lokomotorak prozesuarekin eta Atxuri Eskolako Kabian lantaldearekin elkarlanean.
Auzoko zonalde desberdinetarako proposatutako erabilera berrien eta hobekuntzen inguruan proposatutako erabilera berrien eta hobekuntzen inguruan Eskolako ikasleek egindako lanen emaitzak Atxurigorrik urtero Eleiz museoko klaustroan antolatzen duen erakuksetan ikusgai egongo dira apirilak 25etik maiatzak 14rarte.
| INAUGURAZIOA APIRILAK 25, asteazkena, arratsaldeko 18.00etan
Erakusketa, maiatzaren 14ararte zabalik egongo da Atxuriko Eleiz Museoaren klaustroan. Bisita ordutegia 10.30 -13.30 eta 16-19.00 ordu artean izango da.Igandeak eta jai egunetan 10.30-13.30 eta astelehenetan itxita egongo da.
|
K-ABIAN taldearen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu VIII. Zientzia azoka gauzatzen lagundu diguzuen guztioi. Mila esker!!!

Gogoratzen da eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera geratzen direla, jendea Zientzia Azokara hurbiltzeko.
Gogoratu ere, bolondresak behar direla.
Martxoaren 19 eta 20ean egingo den Zientzia Azokan mahaiak jarri eta jasotzeko jendea behar da. Liburutegian dago izena emateko orria.