K-ABIAN zer da?


Eskolan zenbait kidek K-ABIAN izeneko lan-talde bat osatzen dugu. Lan-talde honek kulturarekin loturiko ekintza batzuk antolatzen ditu, eskolako komunitate osoak batera egin ditzan.

Helburu nagusia:
Eskolako sektore guztiok batera kulturarekin loturiko ekintzak burutu, ekintza osagarri hauek eskola orduetara eta auzoko aniztasunerantz zabalduz.

Ikasturte hasiera guztietan deialdia egiten zaie eskolako sektore guztietako kideei talde honetan lan egin dezaten, ekintzen diseinuan edota hauek
bideratzeko beharrizanetan.