Ekintza hau Atxurigorri auzo elkarteak proposatzen du, auzoko tren geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzen dabilen Lokomotorak prozesuarekin eta zentroko KABIAN lantaldearekin elkarlanean.
Helburua auzoko zonalde desberdinetarako erabilera berriak eta hobekuntzak jasotzen dituzten proposamen kreatiboak lortzea da, modu ludiko eta partehartzaile batean. Eskolako umeen lanen emaitzak Atxurigorrik urtero Eleiz museoko klaustroan antolatzen duen erakusketan ikusgai egongo dira apirila eta maiatzean zehar.
Laster berri gehiago!