Azaroaren 20tik 24ra MUNDUKO IPUINAK ekintza egin dugu.
Familia batzuk euren etxeko hizkuntza erabiliz ipuin kontalari etorri dira gure geletara.
Etxean amak, aitak, amamak…. semearekin, alabarekin, bilobarekin… batera ipuin bat aukeratu dute eskolara ekartzeko. Entsaiatu egin dute eta hizkuntza ulertzeko zailtasunak direla eta zenbait baliabide ere prestatu egin dituzte: Marrazkiak, txotxongiloak, power pointa irudiekin, abestiak, keinuak, doinuak… Gelan ume guztiei eta irakasleei ipuina kontatu egin diete. Batzuetan seme-alabek euskaraz ipuinaren laburpentxoak egin dituzte eta sortu diren zalantzak, galderak eta komentarioak bideratu egin dira.
Ipuin kontalariak etorri aurretik irakasleek talde osoa motibatu egin dute, hizkuntzei buruzko informazioa bilatu da, zenbait esaldi eta agurtzeko era ikasi edota idatzi egin dira, hizkuntza hitz egiten den lekua eta biztanleen gaineko informazioaz ere jabetu egin dira…
Aurtengoan hizkuntza hauek erabili dira: Katalanera, georgiera, galegoa, amazighera, arabiera, Bermeoko euskera, lingala, frantsesa eta Nabarnizeko euskera.
Gela barruan landutakoa etxeetara ere eraman dute umeek. Ondo legoke familietan ipuinei eta hauen ingurukoei buruz ere jardutea.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!