AUZOAN IRAKURRIZ GOZATU 2017: EMAN IZENA MAIATZAREN 29a BAINO LEHEN, ETA GURASOAK BEHAR DIRA IPUINAK KONTATZEKO

ATXURIKO ESKOLAKO K-ABIAN LAN-TALDEAK ANTOLATUTA

Ekainaren 6 eta 7an, arratsaldeko 17:00etan, HH eta LHko 4. mailara artekoak taldeka auzoko zenbait txokotara joango gara eta ipuin bat irakurriko dugu.

5.mailakoek aukera izango dute KOMIKI TAILER batean parte hartzeko (Maiatzak 6) eta 6. mailakoek ipuin kontalari bezala aritzeko.

Ekintza hauetan parte hartzeko honako hauek jarraitu:

1. EMAN IZENA:

Bete ezazu beheko fitxatxoa, ebaki eta maiatzaren 30a baino lehen sartu liburutegiko kutxa gorrian.

2. BEGIRATU ZEIN TALDETAN ZAUDEN:

Ekainaren 5ean liburutegiko ate ondoan ekintzan parte hartuko dutenen taldea, eguna eta zein txokotara joango diren agertuko da.

3. BATU TALDEKIDEEKIN ETA JOAN ZURE TXOKORA:

Zure taldekideekin batuko zara ekainaren 6an edo 7an eskolako liburutegian, 16:45ean. Ondoren nagusi batek lagunduta dagokizun txokora joango zara eta han denon artean ipuin bat irakurriko duzue. Amaitzean taldearekin itzuliko zara.

Haur Hezkuntzako umeei gurasoek lagunduko diete txokoraino eta hantxe batuko dituzte.

GURASOAK BEHAR DIRA IPUINAK KONTATZEKO. APUNTATZEKO LIBURUTEGITIK PASATU MAIATZAREN 29A BAINO LEHEN.

www.atxurikoeskola.net

EKINTZA GRABATU ETA ESKOLAKO WEB ORRIALDEAN ARGITARATUKO DA

EKINTZA GRABATU ETA IGE ETA ESKOLAKO WEB ORRIALDEETAN ARGITARATUKO DIRA