2019-02-10 “Markina” Mendi-Ibilia Bizkaiko Mendizale Federazioaren eskutik

Mendi irteerak

Mendiari lotutako jarduerak sustatzea eta parte-hartzaileak haietara gerturatzea dute xede. Mendi irteerak bizkaiko zenbait mendietara egingo diren egun bateko txangoak dira.

Gutxi gora-behera 4 orduko eta 300-400 m arteko igoera duten ibilbideko txangoak izango dira.

Gure Eskolako ikasleek UMEEN kategorian parte hartuko dute (2006-2010 arteko jaiotakoak).

  • KUOTA: JARDUERA HONEN DIRU SARRERAK ONDORENGO KONTU ZENBAKIAN EGIN BEHAR DIRA: 3035 0246 40 2460008709 (Soilik adierazi behar dira Ikastetxearen izena eta mendia, irteera edota jarduaren izena)
    • ORDAINAGIRIA IZENA EMATEAREKIN BATERA IGEKO POSTONTZIAN SARTU

Autobus geltoki eta ordutegiak, mendiari buruzko informazioa, krokisa, ibilbide-orria,…, irteeraren aurreko ostegunetik aurrera emailera bidaliko dira.

Irteera batera joan nahi duten ikasleek, irteeraren aurreko asteazkenerarte aukera izango dute inskripzioa egiteko (17:00ak arte): Ikaslearen izen, abizena, jaiotze data, telefono zenbakia eta email bat kontakturako IGEko postontziaz sartu ordainketaren ziurtagiriarekin batera.

Materiala:

Parte- hartzaile bakoitzak honako materiala hau eraman behar du:

  • motxila bana, bakoitzak irteera daraman materiala garraiatzeko.
  • mendiko edo trekking motako botak (ez da gomendatzen kiroleko zapatilak eramatea, ez dutelako orkatila ondo eusten).
  • txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
  • eguzkitako krema eta ezpain babesa.
  • bero mantentzeko arropak eta zira.
  • polainak (euria/elurra bada).
  • kantinplora edo litro bateko plastikozko botila bat nahikoa da.

Autobusarako nahitaezko materiala:

  • aldatzeko arropa eta oinetakoak,bigarren poltsa batean.

MONTEFUERTERAKO TXANGOA, AZAROAK 25

Antolatu dugun bigarren txangoaren helmuga Montefuerte parkea da, Arrigorriagan kokatuta, Malmasin mendiaren ondoan. Parke hori aproposa da umeentzako eta Bilbotik gertu dagoenez, ibilbidea polita eta erraza da. Han, zelai zabalak eta 3 umeentzako parke egoteaz gain, ibilbide anitz daude naturaren artean paseotxo ederra emateko.

Animatu zaitezte!

Azaroaren 25ean lotuko gara goizeko 10:00etan Bilborockeko atean.

10:30etan elkartu Atxuriko eskolako familiekin Atxuriko geltokian.

Kañoseko bidera igo, Abusu ikastola heldu eta zubia zeharkatu Abusuko parkera iritzi arte.

Handik Abusuko Eskolarantz joan eta handik jarraitu Montefuerte parkera arte.

Behin parkean egonda norberak erabakiko du parkean bertan geratu, parkeko ibilbidetariko bat egin edota Malmasin mendira (362) ala Gaztelu mendira (250m) igo.

Komenigarria da ura, aldatzeko arropa eta ogitartekoak eramatea, egun pasa egiteko ala eguerdira arte egoteko.