Mendi irteerak 2006-2010 arteko jaiotako ikasleentzat
Mendiari lotutako jarduerak sustatzea eta parte-hartzaileak haietara gerturatzea dute xede. Horretarako, bi maila horietan mendi ibilien modalitatea ezartzea proposatzen da, orain arte egiten zituzten mendi igoerekin batera.
Kurtso honetan 6 txango programatu dituzte, beti igandetan izango dira, irtetzeko ordua 8:30-9:00ak arteko tartea eta bueltatzeko ordua 14:00-15:00ak arteko tartean (normalean autobusa eskolan bertan hartzen dugu).
Gure eskolako ikasleek UMEEN kategorian parte hartuko dute (2006-2010 arteko jaiotakoak).
Gutxi gora-behera 4 orduko eta 300-400 m. arteko igoera duten ibilbideko txangoak dira.
Jarduera honetan, Bizkaiko Mendi Federazioko gida batekin laagunduta joaten bada ere, eskolako arduradunak joan behar dira (5 umeko arduradun bat, ezin izango da ezta gutxiago ezta gehiago bez). Arduradun hauek izena eman duten umeen gurasoen artean aterako dira, norbaitek bere burua bolondres moduan aurkeztuz gero, izena emateko orduan aipatu dezan.
Kuota: 2,50 € parte-hartzaile ( arduraduna barne) eta irteera bakoitzeko.
Jarduera honen diru sarrerak ondorengo kontu zenbakian egin behar dira:
3035 0246 40 2460008709 (soilik adierazi behar dira ikastetxearen izena eta mendia, irteera edota jarduaren izena).
Irteera batera joan nahi duten ikasleak, irteeraren aurreko asteazkenera arte aukera izango dute inskripzioa egiteko: ikaslearen izen, abizena, jaiotze data, telefono zenbakia ,email helbidea ta ordainketaren ziurtagiria IGEko postontzian sartuz, “mendi irteera” jarriz.
Autobus geltoki eta ordutegiak, mendiari buruzko informazioa, krokisa, ibilbide-orria,… irteeraren aurreko ostegunetik aurrera emailera bidaliko dira.
Materiala:
Parte-hartzaile bakoitzak honako materiala hau eraman behar du:
- Motxila bana, bakoitzak irteera daraman
materiala garraiatzeko.
- Mendiko edo trekking motako botak (ez da gomendatzen kiroleko zapatilak eramatea, ez dutelako orkatila ondo eusten).
- Txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
- Eguzkitako krema eta ezpain babesa.
- Bero mantentzeko arropa eta zira.
- Polainak (euria/elurra bada).
- Kantinplora edo plastikozko botila.
Autobusarako nahitaezko materiala:
- Aldatzeko arropa eta oinetakoak, bigarren poltsa batean.