Mendi irteerak
Mendiari lotutako jarduerak sustatzea eta parte-hartzaileak haietara gerturatzea dute xede. Mendi irteerak bizkaiko zenbait mendietara egingo diren egun bateko txangoak dira.
Gutxi gora-behera 4 orduko eta 300-400 m arteko igoera duten ibilbideko txangoak izango dira.
Gure Eskolako ikasleek UMEEN kategorian parte hartuko dute (2006-2010 arteko jaiotakoak).
- KUOTA: JARDUERA HONEN DIRU SARRERAK ONDORENGO KONTU ZENBAKIAN EGIN BEHAR DIRA: 3035 0246 40 2460008709 (Soilik adierazi behar dira Ikastetxearen izena eta mendia, irteera edota jarduaren izena)
- ORDAINAGIRIA IZENA EMATEAREKIN BATERA IGEKO POSTONTZIAN SARTU
Autobus geltoki eta ordutegiak, mendiari buruzko informazioa, krokisa, ibilbide-orria,…, irteeraren aurreko ostegunetik aurrera emailera bidaliko dira.
Irteera batera joan nahi duten ikasleek, irteeraren aurreko asteazkenerarte aukera izango dute inskripzioa egiteko (17:00ak arte): Ikaslearen izen, abizena, jaiotze data, telefono zenbakia eta email bat kontakturako IGEko postontziaz sartu ordainketaren ziurtagiriarekin batera.
Materiala:
Parte- hartzaile bakoitzak honako materiala hau eraman behar du:
- motxila bana, bakoitzak irteera daraman materiala garraiatzeko.
- mendiko edo trekking motako botak (ez da gomendatzen kiroleko zapatilak eramatea, ez dutelako orkatila ondo eusten).
- txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
- eguzkitako krema eta ezpain babesa.
- bero mantentzeko arropak eta zira.
- polainak (euria/elurra bada).
- kantinplora edo litro bateko plastikozko botila bat nahikoa da.
Autobusarako nahitaezko materiala:
- aldatzeko arropa eta oinetakoak,bigarren poltsa batean.