Antolatu dugun bigarren txangoaren helmuga Montefuerte parkea da, Arrigorriagan kokatuta, Malmasin mendiaren ondoan. Parke hori aproposa da umeentzako eta Bilbotik gertu dagoenez, ibilbidea polita eta erraza da. Han, zelai zabalak eta 3 umeentzako parke egoteaz gain, ibilbide anitz daude naturaren artean paseotxo ederra emateko.
Animatu zaitezte!
Azaroaren 25ean lotuko gara goizeko 10:00etan Bilborockeko atean.
10:30etan elkartu Atxuriko eskolako familiekin Atxuriko geltokian.
Kañoseko bidera igo, Abusu ikastola heldu eta zubia zeharkatu Abusuko parkera iritzi arte.
Handik Abusuko Eskolarantz joan eta handik jarraitu Montefuerte parkera arte.
Behin parkean egonda norberak erabakiko du parkean bertan geratu, parkeko ibilbidetariko bat egin edota Malmasin mendira (362) ala Gaztelu mendira (250m) igo.
Komenigarria da ura, aldatzeko arropa eta ogitartekoak eramatea, egun pasa egiteko ala eguerdira arte egoteko.