2016-2017 saskibaloiari dagokionez, oso ikasturte potentea izan da Atxuriko taldeentzat; giro aparta, lagun berriak, emaitza onak.., eta garrantzitsuena: neskek eta mutilek oso ondo pasatu dute kirola egiten!!!!. Familiak ere gustura ibili gara jarduerarekin eta begiraleekin.
ATXURI TXIKI: 4. mailako neskek eta mutilek maila oso ona erakutsi digute.Aurten jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte eta, hori gutxi balitz! diferentzia handiz partidu guztietan. Talde honetako jokalari batek Bizkaiko Selekzioko Topaketetan parte hartu du.
ATXURI GORRI: Nahiz eta kurtso hasieran 5. mailako neska hauek makal ibili, Maria Barrena entrenatzaileak taldea hartu zuenetik aldaketa nabaritu egin da; neskak oso ondo borrokatu dute partida guztietan amore eman barik. Itzela!!!!!
ATXURI URDIN: 5.mailako mutilak oso ondo aritu dira aurtengo lehiaketan; Bizkaiko beste talde ospetsu batzuen kontra (Gernika, Tabirako eta Santurtzi) oso emaitza onak lortu dituzte. Lehiaketako sailkapena ezin hobea!!!
TXIKIAK: Eskolako 2. mailakoek Mujika Eskolakoekin batera jarduera apartan hartu dute parte. Ostiralero kantxetan elkartu dira saskibaloiko etorkizuna lantzen. Oso arrakastatsua eta dibertigarria!!!!
ATXURI SASKI TALDEA:Aurten ere Bilboko talderik onena eta Bizkaiko hirugarrena gure eskolakoa izan da. Oso denboraldi dibertigarria eta nerbioz beteta. Talde honetako jokalari batzuk Bizkaiko pre-selekzioan egon dira eta batek Espainako Txapelketan hartu du parte Euskal Selekzioarekin.