2018-10-21 “Babio” 583 m. Mendi irteerak Bizkaiko Mendizale Federazioaren eskutik

Mendi irteerak

Mendiari lotutako jarduerak sustatzea eta parte-hartzaileak haietara gerturatzea dute xede. Horretarako, bi maila horietan mendi Ibilien modalitatea ezartzea proposatzen da, orain arte egiten zituzten mendi igoerekin batera.

Mendi-irteerak gure lurraldeko zenbait menditara egingo diren egun bateko txangoak dira.

Kurtso honetan, 6 txango programatu dituzte, horietako 3 igoerak dira eta beste 3, berriz, mendi-irteerak dira.

Irteerak beti igandetan izango dira, irtetzeko ordua 8:30-9:00ak arteko tartea eta bueltatzeko ordua 13:30-14:00ak arteko tartean.

Gure eskolako ikasleek umeen kategorian parte hartuko dute (2006-2010 arteko jaiotakoak).

Gutxi gorabehera 4 orduko eta 300 metro eta 400 metro arteko

igoera duten ibilbideko txangoak izango dira.

Txangoak Bilboko eta Enkarterriko beste ikasleekin izango dira.

Jarduera hauetan, Bizkaiko Mendi Federazioko gida batekin lagunduta joaten bada ere, eskolako arduradunak joan behar dira (5 umeko arduradun bat). Arduradun hauek izena eman duten umeen gurasoen artean aukeratuko dira.

Kuota: 2’50 € parte-hartzaile (arduradunak barne) eta irteera bakoitzeko.

Irteera batera joan nahi duten ikasleek, irteeraren aurreko asteazkenera arte aukera izango dute inskripzioa egiteko (17:00 arte): ikaslearen izen, abizena, tfno. zenbakia eta e-mail bat kontakturako IGEko postontzian sartuz, ”mendi irteera” jarriz.

Ordutegiak, autobus geltokia, mendiari buruzko informazioa, krokisa, ibilbide-orriak,… irteeraren aurreko ostegunetik aurrera e-mailera bidaliko dira.

Materiala:

Parte- hartzaile bakoitzak honako materiala hau eraman behar du:

  • motxila bana, bakoitzak irteera daraman materiala garraiatzeko.
  • mendiko edo trekking motako botak (ez da gomendatzen kiroleko zapatilak eramatea, ez dutelako orkatila ondo eusten).
  • txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
  • eguzkitako krema eta ezpain babesa.
  • bero mantentzeko arropak eta zira.
  • polainak (euria/elurra bada).
  • kantinplora edo litro bateko plastikozko botila bat nahikoa da.

Autobusarako nahitaezko materiala:

  • aldatzeko arropa eta oinetakoak,bigarren poltsa batean.