Atxuri eta Mujikako eskoletako familiek elkar erlazionatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten pentsatutako txangoa da. Bitartean, txikienek Bilbon dugun ibilbiderik deigarrienetako batez disfrutatuko dute.
10etan geratuko gara, Atxuriko trenbideko geltokian
– Guggenheimeraino tranbiaz joango gara
– Artxandako landetako batean jango dugu
– Familia bakoitzak bere janaria eramango du
– Funikularrez jeitsiko gara
– Jostailuren bat eraman nahi izatekotan, jolas kolektiboa sustatzen duten horietakoa izatea ongi legoke.
Interesa baduzu, email bat bidali mendibatzordea@gmail.com helbidera,
pertsona kopurua eta ikaslearen izena esanez.
ATXURI ETA MUJIKA ESKOLETAKO MENDI TALDEA