Aurten ere, eskolako pilotariek, maiatzean zehar, VI Atxuriko kopan parte hartu ahalko dute, Txapelketa binakako esku pilotako modalitatean izango da eta bi maila desberdinetan jokatuko dute:
2.maila, 3.maila eta 4.mailako pilotariek, eskolako patioan, ostiraletan 17:00etan, maiatzaren 11n eta 18an.
5.mailako eta 6.mailako pilotariek, Karmelo ikastolako pilotalekuan, ostegunetan 17:45ean, maiatzaren 10ean eta 17an.
Inskripzioa egiteko, bete ezazu orri hau letra argi eta larriz eta sartu IGEren buzoian, apirilaren 27a baino lehen. Familiarekin, posta elektronikoz jarriko gara harremanetan. Inskribatutako kopuruaren arabera, bikoteen zozketa egingo dugu eta txapelketaren sistema (ligaska, kanporaketak zuzenak,…) zehaztuko ditugu.
Animatu eta parte hartu.
Izen emateko datu hauek sartu behar dira IGEko buzoian
Nombre / Izena ___________________________________________
Apellidos / Deiturak _______________________________________
Año nacimiento / Jaiotze data _______________________________
Responsable familiar / Arduradun nagusia _____________________
Teléfonos / Telefonoak _____________________________________
E-mail __________________________________________________