Illan Alberdi eta Leo Diéz txapeldunak geratu dira mutil nagusien Atxuriko Koparen finalean. Finala oso parekatua izan da. Kemen Ugarte eta Jon del Campok nahiz eta lehenengo jokoan irabazi (10-6), gero bigarren jokoan (10-3) galdu zuten. Azpimarratu behar da finalista guztien joko ona, eta igertzen da Eneko entrenatzaileak aurton lan bikaina egin duela, urte honetako nagusien Atxuriko koparen maila oso altua izan baita.
Dare Valbuena-Uxue Zabalza eta Soraya Martín-Ainhoa Calvo Atxuriko neska nagusien Koparen finalera heldu dira: Dare Valbuena, ezkerreko besoa apurtuta, eta Uxue Zabalaza, hiru besoekin jolastuz, lehenengo multzoko irabazleak gertatu ziren. Jone Olaetxea gaixorik zegoela, Ainhoa Calvok ordezkatu zuen eta Sorayarekin batera, bigarren multzoko partidak irabazi zituzten. Finalisten jokoaz gain, aipatu behar beste partaideen (Sofía, Mirari, Ane eta June) gogoberotasuna eta pilotakada ederrak. Final ederra ere izango dugu neskeen txapelketan.
Bestaldetik, txikien Atxuriko koparen aurrefinalak aurreko ostiralean jolastu ziren. Yasin Aghsay eta Markel Villamor A multzoaren finalistak, eta Aaron Martínez eta Maialen Andetxaga B multzoaren finalistak izango dira. Finalak, ostiralean, ekainak 9an jolastuko dira eta jarraian ospakizun berezia egongo da.