
ATXURIKO ESKOLA KOMUNITATEARI

Ekainean, iraileko egoera ezagutu gabe, hiru agertoki desberdin aurreikusten ziren. Agertoki bakoitza egoera epidemiologikoaren eta osasun-agintarien gomendioen arabera zehaztuko da. Horiek horrela, irailean eskolak KONTINGENTZIA PLAN BAT egin du. Ikasturte hasieran lehen agertokian kokatuta eskola presentzialarekin hasi gara.
Umeak gelaka antolatu dira, gela bateko umeak bere gelakideekin baino ez dira elkartzen, eta patio eta jantokian maila berekoekin. Hauek burbuilak osatzen dituzte, umeen arteko kontaktuak definitu eta identifikatzea bermatzen dutenak. Horregatik sarrera-irteerak leku eta ordu desberdinetan egiten ditugu, eskola barruan taldeka mugitzen gara, komunen erabilera segurua ziurtatzen da, jantokian ludoteka eta gimnasioa egokitu behar izan dira.
Eskolako jarduera segurua bermatzeko askoz, gure egunerokotasunean eman daitezkeen egoera ezberdinen berri eman eta hauen arrean zer nolako jarraibideak hartu behar diren zehazten dira:
EGOERA | Noiz eta nola? | Zer egin orduan? |
1. Sintomak dauzkan umea, ez da konfirmatu COVID kausa denik. | Ume batek covidekin bateragarriak diren sintomak baditu eta/edo 37ºC-tik gora baditu. Hauek dira zaindu behar dituzten ohiko sintomak: eztul lehorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena galtzea, dastamena galtzea, beherakoa, giharretako mina, zefaleak. | Etxean geratu behar du, eta osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar da eta haien gomendioak jarraitu.Posible da PCR froga egitea agintzea, eta horren emaitza izan arte etxean egon beharko da, bai bera eta bai berarekin etxean bizi direnak (neba-arrebak barne). Gelakideak eskolara joango dira. |
2. Konfirmatutak o kasua | PCR froga bidez COVIDentzako positiboa konfirmatua denean. | Etxean geratu behar da, eta eskolako zuzendaritzari honen berri eman.Kasu positibo konfirmatu batekin bizi diren pertsona guztiak isolamendu egoeran egon beharko dira, eta zaintza sarea haiekin kontaktuan jarriko da eman beharreko urratsak argitzeko. * |
3. Kontaktu estua | COVID kasu batekin harreman estua izan duten pertsonak: etxean elkarrekin bizi, edo eskolako “burbuila” edo gela-kurtso berekoak esaterako. | Zaintza-saretik kontaktu estuekin harremanetan jarriko dira, isolamenduan egon behar dute, eta PCR frogak aginduko dizkiete. Lehen PCR froga bat egiten da, eta hau negatiboa bada ere isolamendua mantendu behar da kontaktua eman denetik 10 egun eta bigarren PCR froga negatiboa izan arte.** |
4. Kontaktu estu baten ingurukoak (Ez | Ume batek kontaktu estua izan badu, COVIDekin bateragarriak diren sintomarik gabe, eta probaren emaitzen zain badago. | Eskolara joan daitezke etxean konfinatuta (kontaktu estu baten ingurukoa delako) dagoen umearen neba-arrebak. |
dira kontaktuak) | Esaterako, kontaktu estua izan den gela batean eta hortaz isolamendu prebentiboan dagoen umearen neba-arrebak edo gurasoak, nahiz eta ume hau PCR frogaren zain egon. |
* Isolamendua aginduko zaio familia guztiari, eta zaintza sareak PCR-frogak aginduko dizkio, eta isolamenduaren iraupena zehaztuko du.
** Isolamenduak irauten duen bitartean COVIDekin bateragarriak diren sintomaren bat agertuz gero, osasun-zentroarekin telefonoz jarri beharko da honen berri emateko.
Zer gertatzen da eskolan ume batek COVIDekin bateragarriak diren sintomak azaltzen baditu? Tenperatura 37tik gora hasten denean tenperatura zenbaitetan hartzen zaio eta 37,5era heltzean isolamendu gelara joaten da eta familiari deituko zaio. Familia umearen bila joan beharko da eta dagokion osasun-zentroko pediatrari deitu eta honek emandako jarraibideak bete. Posible da PCR froga agintzea, eta tartean etxean (gainontzeko familiako kideekin etxean isolamendu prebentiboan egotea). Probaren emaitza jakin bezain laster eskolara deituko du.
Eskolako ikasle zein irakasleen artean emaitza positiboa bada eskolak protokolo bat zabaltzen du:
· Eskolak Osakidetzako zaintza sareari deitzen dio egoeraren berri emateko, eta hortik aurrera hauek emandako jarraibideak beteko dira. Orain arte positibo bat egon denean harreman estua izan duten burbuilako guztiak etxera bidali dira koarentena prebentiboan 10 egunerako.
· Zaintza saretik familia guztiekin hitz egiten dute (zalantzak argitzen dizkiete, neba-arreba eta hurbileko lagunei buruz galdetzen diete, aholkuak ematen dizkiete..). Harreman estua izan duten umeei PCR froga egiteko esaten diete eta isolamenduaren iraupena zehaztuz.
Eskolan une honetan 5 positibo izan dira eta Osakidetzako zaintza sareak agindutakoa betez 5 gela etxean daude koarentena prebentiboa betetzen, Lehen Hezkuntzan positiboaren gela osoa eta Haur Hezkuntzan, berriz, positiboaren gela eta maila bereko beste gela ere (maskarilarik gabe patioan batera egoten direlako).
Honek familien eta eskolako martxa zaildu egiten du.
Egoera honi ahalik eta zuzenen eta lasaien aurre egiten saiatzen ari gara denok (umeak, familiak, irakasleak, jantokiko begiraleak, hezitzaileak, atezainak, garbitzaileak…). Denon ahalegina behar da.
Eskolatik familiei informazioa helarazten ahalegintzen ari gara, nahiz eta bat-batekotasunak eta bizi dugun abiadurak batzuetan laguntzen ez duten.
Zalantzak, ardurak, arazoak… kontsulta ditzazuen hemen gaituzue. Une honetan zuzen hitz egitea zaila bada ere badaude beste bide batzuk: Telefonoz, tutorearekin erabiltzen dituzuenen bidez…
Gaiari buruzko zenbait informazio eskolako webgunean ipintzen joango gara, bertan COVID 19-k atal bat du: https://maestrogarciarivero.hezkuntza.net
FAMILIENTZAKO DEKALOGOA
1. Haurrek ezin dute ikastetxera joan sukarra (>37ºC) badute. Horrek esan nahi du familiek ikastetxera iritsi aurretik tenperatura hartu behar dietela.
2. Pertsona bakarra joango da ikastetxera ikaslearen lagun, eskola-egunaren hasieran edo amaieran, eta, ahal den neurrian, pertsona bera izango da beti.
3. Laguntzaile hauek ikastetxean sartu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua jarri beharko dute edo horretarako baimena izan beharko dute.
4. Laguntzaileak ezin izango dira inguruan geratu, taldekatzeak eratuz.
5. Haur guztiek izan beharko dute beren maskara, eskola-egunean erabiltzeko higiene-baldintzak bermatuko dituena.
6. Familiak lankidetzan arituko dira ikastetxeak oinarrizko higiene-ohiturak babesteko eta errazteko helarazitako jarraibideekin, hala nola:
-ikastetxeko seinaleak errespetatzea
-maskara erabiltzea
-eskuak garbitzea
-aretoak aireztatzea
-bizikidetza-talde egonkorreko kide izatea
7. Ikasle batek sintomak baditu ikastetxean, familiari jakinaraziko zaio; beraz, kontakturako beharrezkotzat jotzen diren telefono zenbakiak eman beharko dira (bat baino gehiago ematea gomendatzen da).
8. Ikasleak sintomak baditu etxean, familiak tutorea jakinaren gainean edukiko du eta aldaketa esanguratsuak jakinaraziko dizkio.
9. Familiak, ikasleak ikastetxetik kanpo egiten dituen eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa emango dio ikastetxeari, trazabilitate-arrazoiengatik eskatzen bazaio.
10. Ikasleen gurasoek edo tutoreek eremu emozionalari buruz egoki deritzoten informazio guztia helaraziko diote beren semearen edo alabaren tutoreari, eremu horretan COVID-19 testuinguruari lotutako gabezia/zailtasunen bat aurreikusten denean.