Kultur-astearekin bat eginez, aurreko urteetan bezala, gure eskolako inguru eta kulturari buruzko galdetegi bat prestatu dugu. Familia giroan erantzuteko aukera izango duzue martxoaren 27ra arte.
Ez da lehiaketa bat, ezta kultura maila neurtzeko testa ere ez, aitzakia baino ez da gure kultura eta inguruko kontu xume batzuk familian partekatzeko.
Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dira kultur-astean.
Galdetegia, multimedia galderak barne dituena, Interneterako sarbidea duen ordenagailu, tableta edo telefono batean bete beharko da.
Animatu eta parte hartu!!
Sartu eta bete http://barriketan.eus/galdetegia/