Egilea: adminbarriketan
Bertso bazkaria – Azaroak 10
Bertso bazkaria Hika Ateneon 2018-11-10
2018 Kultur astea
Galderak erantzun eta opariak jaso (2018)
Kultur-astearekin bat eginez, aurreko urteetan bezala, gure eskolako inguru eta kulturari buruzko galdetegi bat prestatu dugu. Familia giroan erantzuteko aukera izango duzue apirilaren 19ra arte.
Ez da lehiaketa bat, ezta kultura maila neurtzeko testa ere ez, aitzakia baino ez da gure kultura eta inguruko kontu xume batzuk familian partekatzeko.
Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dira kultur-asteko azken egunean.
Galdetegia, multimedia galderak barne dituena, Interneterako sarbidea duen ordenagailu, tableta edo telefono batean bete beharko da.
Animatu eta parte hartu!!
Sartu eta bete http://barriketan.eus/galdetegia/
Euskararen Eguna – Jaia eskolan abenduaren 1ean
Ostiralean, abenduaren batean, Euskararen eguna ospatzeko jaia izango dugu eskolan.
Gutxi balitz, 14an, “Olentzero eta bere lagunak” ipuin saioa Hika Ateneon egingo da.
Anima zaitezte!!
Ekintza horiek, zein Euskara Batzordeak urtean zehar antolatzen dituen gainontzeko aktibitateak antolatu ahal izateko kamiseta berriak jarriko dira salgai 10 €tan.
Abendurako kultur ekintzak
Atxuriko Euskara Batzordetik hilero proposamen batzuk luzatuko ditugu asialdian ere euskaraz goza dezagun haur eta helduok kultur ekintza ezberdinetan.
Abendua
“Saguganbara”
Noiz: Abenduaren 6tik 10era
Non: Durangoko azokan
Norentzat: Ume eta gazteentzat
Sarrera: Doan
Zer da: Magiaz eta irudimenez betetako lekua da Saguganbara. Euskal kulturaren transmisiorako gunea, hizkuntzarekin jolas egitekoa.
Areto bi ditu:
Txikia: Sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira bertan.
Handia: Urtean argitaratutako liburu, diska eta sormen lanen aurkezpen saioak egiten dira.
Egitaraua hemen :http://saguganbara.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-saguganbara
“Enaitz pirata ipuinen munduan”
Noiz: Abenduak 27, asteazkena
Non: BiBA-n, Erronda kalea 2, Bilbo
Norentzat: 4tik -8 urte bitarteko umeentzako
Ordua: 11:00etan
Sarrera: Doan
Webgunea: http://bibakultura.eus/?p=3950
“Gabonak Arte 2017”
Noiz: 2017ko abenduaren 26tik 2018ko urtarrilaren 4ra
Non: Azkuna Zentroan
Norentzat: Haur, gazte zein familientzat
Zer da: Jardueren aniztasunari esker, hainbat diziplina artistikoren eta kulturalen inguruko esperientziak bizi ditzake familia osoak, oso gaur egungo moduan. Antzerkia, dantza, arkitektura, musika, ikus-entzunezkoak…
Webgunea: https://www.azkunazentroa.eus/az/eusk/agenda-2/gabonak-arte-2017-/al_evento_fa
Euskara, eskolatik etxera
Familientzako kultur ekintzak, euskaraz
Atxuriko Euskara Batzordetik hilero proposamen batzuk luzatuko ditugu asialdian ere euskaraz goza dezagun haur eta helduok kultur ekintza ezberdinetan.
Azaroa
“Kontu kontari”
Data: 2017ko azaroaren 4tik 2018ko martxoaren 25era arte./ Larunbat eta igandeetan, 17:30etik 19:30era.
Adina: 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutilak.
Mota: Jarduera kultural honen bidez, literatura eta idazketarekiko interesa sustatu nahi da txikitatik, ipuinen eta kontakizunen bidez, haurren asteburuko aisialdian.
Lekua: Azkuna Zentroa, Areto Polibalentea (Kulturen Ataria). Sarrera doan da, leku guztiak bete arte.
Webgunea: kontu kontari
“Zientzia Astea Bilbo”
Data: Azaroaren 8tik 12ra
Mota: Tailerrak, hitzaldiak, txangoak, erakusketak, planetarium-a…
Lekua: Bizkaia Aretoan, Bilbo
Webgunea: http://zientzia-astea.org/eu/zientzia-astea-bilbao/
Euskal musikaren jaia – ekainak 8 –
KORRIKA badator!
Korrika apirilaren 6an iritsiko da Bilbora! Mujika Eskolako ikasleek eramango dute lekukoa 1830. kilometroan eskolaren mendeurrena ospatzeko.
Atxuriko ikasle eta gurasook haiekin eta Miribilla eskolakoekin egingo dugu Korrika kilometro horretan.
Alde Zaharretik izango da, animatu zaitezte!!
Hemen duzue gure kilometroaren informazioa:
- 1830 km
- 19:46tan hartuko dugu lekukoa, 15-20min lehenago egotea komeni da
- Lekukoa Mesedeetako Zubian hartuko
- Arriaga antzokian pasatuko dugu lekukoa