Abendurako kultur ekintzak

Atxuriko Euskara Batzordetik hilero proposamen batzuk luzatuko ditugu asialdian ere euskaraz goza dezagun haur eta helduok kultur ekintza ezberdinetan.

Abendua

“Saguganbara”

Noiz: Abenduaren 6tik 10era
Non: Durangoko azokan
Norentzat: Ume eta gazteentzat
Sarrera: Doan
Zer da:  Magiaz eta irudimenez betetako lekua da Saguganbara. Euskal kulturaren transmisiorako gunea, hizkuntzarekin jolas egitekoa.

Areto bi ditu:

Txikia: Sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira bertan.
Handia: Urtean argitaratutako liburu, diska eta sormen lanen aurkezpen saioak egiten dira.
Egitaraua hemen :http://saguganbara.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-saguganbara

“Enaitz pirata ipuinen munduan”

Noiz: Abenduak 27,  asteazkena
Non: BiBA-n, Erronda kalea 2, Bilbo
Norentzat: 4tik -8 urte bitarteko umeentzako
Ordua: 11:00etan
Sarrera: Doan
Webgunea: http://bibakultura.eus/?p=3950

“Gabonak Arte 2017”

Noiz: 2017ko abenduaren 26tik 2018ko urtarrilaren 4ra
Non: Azkuna Zentroan
Norentzat: Haur, gazte zein familientzat
Zer da: Jardueren aniztasunari esker, hainbat diziplina artistikoren eta kulturalen inguruko esperientziak bizi ditzake familia osoak, oso gaur egungo moduan. Antzerkia, dantza, arkitektura, musika, ikus-entzunezkoak…
Webgunea: https://www.azkunazentroa.eus/az/eusk/agenda-2/gabonak-arte-2017-/al_evento_fa